2014(e)ko urriaren 19(a), igandea

Lehen Gogoeta



Pasa den astetik hona IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologia) ikasgaia landu dugu birritan edo hiru aldiz saio praktikoa. Bertan, irakasleak gauza asko eta nahiko interesgarriak erakutsi dizkigu; hala nola, interneteko bilaketak modu azkarrago eta zehatzago egiten; blog bat sortzen… eta espero dut gauza gehiago ikastea. Izan ere, lehenengoak lanak egiteko erraztasunak areagotzen dizkigu. Bigarrenarekin, gure esperientziak eta ideiak argitaratu ditzakegu. Gainera, bloga lantzeko eta aberastasuna emateko hainbat baliabide eskaini dizkigu:
- Blogaren lizentzia izateko eta bloga bera babesteko CreativeCommons eta Copyscape gadgetak gehitu ditugu. Hauek oso erabilgarriak ikusten ditut argitaratu nahi ditudan gauzak publikoki argitartazen ez ditudanean babestuak egoteko.
- Bestetik, youtube, slideshare eta issuu izeneko baliabideak ere erabili ditugu, gure blogaren kalitatea igotzeko eta irakurleen interesa pizteko. Hauei esker internetetik hobeto eta denborarik galdu gabe ibiliko gara nahi duguna ahalik eta lasterren aurkituz.
Momentuz ikasgaia nire gustokoa izaten ari da, irakasleak gaiak ondo eta erritmo egokian irakasten ari dituelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina