2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Athletic, zu zara nagusia.



Badago Bilbon jende kopuru oso handia mugiarazten duen fenomeno bat: Athletic futbol taldea. "Lehoiak" hirian interes ikaragarria pizten duten jokalariak dira eta munduko lurralde askotan ezagunak dira.

Azken urteotan txapelketak irabazteko zorian egon dira, eta nahiz eta lortu izan ez duten, zaleek bertan segitu dira, haien laguntza eta afektua ematen egon dira denbora osoan.

Horrek bihurtzen Athletic talde handi batean, pasioak mugitzen dituena, eta kirolari buruzko eedu on bat ematen duena. Elkartasuna, konfiantza, laguntza eta bakoitzarengan zein besteenganako fedea dira talde honek dituen ezaugarrietako batzuk. 

Hau guztia dela eta, neure burua Athletic zaletzat ikusten dut eta betirako izan dadin saiatuko naiz, oso harro sentitzen naizelako talde zoragarri honetaz.


http://blogs.deia.com/athletic-risas-club/files/2014/01/140122Atl-Madrid-Ath13-14copa-copia.jpg

2014(e)ko azaroaren 1(a), larunbata

Bigarren hausnarketa

Aste honetako praktiketan hainbat programa edo baliabide erabili ditugu; hasteko, feed edo RSS zer diren azaldu digu irakasleak. Hauek nahi dugun web-orrialdeetara modu arin batean joateko aukera ematen dute. irakaslea izatekotan, umeei internetetik zerbait aurkeztu nahi bazaie, balabide honen bidez informazio hori oso azkar izan dezakegu eskuragarri, klasean denbora galdu barik.
 
Beste alde batetik, GIMP portablea deskargatu dugu gure pen-drivean. Programa honek argazkiak modelatzea eta editatzea ahalbidetzen gaitu, era askotan. Klasean hiru ariketa landu ditugu:
 
  1. Irudia aukeratu eta nahi dugun zatia moztu.
  2. Irudia edo aukeratutako zatia handiagotu eta txikiagotu.
  3. Irudia konprimitu.
Nire ustez oso baliagarria izan daiteke klasean internetekoak berdinak ez diren argazki editatuak aurkeztu nahi ditugunean.
 
Azkenik, Fotoflexer programa erabili genuen, aurrekoaren antzekoa dena, vaina argazkiak on-line erabiltzen dituena.