2014(e)ko abenduaren 31(a), asteazkena

Hirugarren hausnarketa

Egun on irakurleok,
 
Pasa den astean DAL lana egitea egokitu zitzaigun, eta beraz, IKT-ri buruz ezer berri ezin izan nuen kontatu.
 
Aste honetan, ordea, gauza ugari jorratu ditugu. Lehenik, magistraletan, bi taldek haien aurkezpena egin dute: lehenengo taldeak, hezkuntza haizenerritzeko informatikari buruz; bigarrenak, intenet eta eskolari buruz.  Bi gaiak oso interesgarriak izan dira, batez ere IKT-k gaur egungo gizartean duen eragina ulertzeko. Gainerako taldeen gaiak ere horren inguruan hitz egingo dute, dirudienez, eta beraz, horiek aipatuko baino ez ditut.
 
Bigarrenik, klase praktikoan internetetik liburuak irakurtzeko Diigo, Connotea eta Delicious. Gure lana irakasle moduan errazteko balio dute; beraz, baliabide interesgarritzat jotzen ditut etorkizun batean nire klaseetan erabiltzeko.

2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Athletic, zu zara nagusia.



Badago Bilbon jende kopuru oso handia mugiarazten duen fenomeno bat: Athletic futbol taldea. "Lehoiak" hirian interes ikaragarria pizten duten jokalariak dira eta munduko lurralde askotan ezagunak dira.

Azken urteotan txapelketak irabazteko zorian egon dira, eta nahiz eta lortu izan ez duten, zaleek bertan segitu dira, haien laguntza eta afektua ematen egon dira denbora osoan.

Horrek bihurtzen Athletic talde handi batean, pasioak mugitzen dituena, eta kirolari buruzko eedu on bat ematen duena. Elkartasuna, konfiantza, laguntza eta bakoitzarengan zein besteenganako fedea dira talde honek dituen ezaugarrietako batzuk. 

Hau guztia dela eta, neure burua Athletic zaletzat ikusten dut eta betirako izan dadin saiatuko naiz, oso harro sentitzen naizelako talde zoragarri honetaz.


http://blogs.deia.com/athletic-risas-club/files/2014/01/140122Atl-Madrid-Ath13-14copa-copia.jpg

2014(e)ko azaroaren 1(a), larunbata

Bigarren hausnarketa

Aste honetako praktiketan hainbat programa edo baliabide erabili ditugu; hasteko, feed edo RSS zer diren azaldu digu irakasleak. Hauek nahi dugun web-orrialdeetara modu arin batean joateko aukera ematen dute. irakaslea izatekotan, umeei internetetik zerbait aurkeztu nahi bazaie, balabide honen bidez informazio hori oso azkar izan dezakegu eskuragarri, klasean denbora galdu barik.
 
Beste alde batetik, GIMP portablea deskargatu dugu gure pen-drivean. Programa honek argazkiak modelatzea eta editatzea ahalbidetzen gaitu, era askotan. Klasean hiru ariketa landu ditugu:
 
  1. Irudia aukeratu eta nahi dugun zatia moztu.
  2. Irudia edo aukeratutako zatia handiagotu eta txikiagotu.
  3. Irudia konprimitu.
Nire ustez oso baliagarria izan daiteke klasean internetekoak berdinak ez diren argazki editatuak aurkeztu nahi ditugunean.
 
Azkenik, Fotoflexer programa erabili genuen, aurrekoaren antzekoa dena, vaina argazkiak on-line erabiltzen dituena.
 
 
 
 

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

2014(e)ko urriaren 26(a), igandea

Hausnarketen sarrera

Egun on blogazaleok,

Badakit bi aste egon naizela ezer argitaratu gabe, baina hona itzuli naiz IKT ikasgaiari buruzko nire hausnarketak egiteko. Gogoeta moduko hauetan ikasgaian ikasitakoaz labur mintzatu eta haien etorkizuneko erabilerari buruz hausnartuko dut.

http://yiyocandelo.files.wordpress.com/2011/03/para-reflexionar.jpg?w=300&h=225

2014(e)ko urriaren 19(a), igandea

Lehen Gogoeta



Pasa den astetik hona IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologia) ikasgaia landu dugu birritan edo hiru aldiz saio praktikoa. Bertan, irakasleak gauza asko eta nahiko interesgarriak erakutsi dizkigu; hala nola, interneteko bilaketak modu azkarrago eta zehatzago egiten; blog bat sortzen… eta espero dut gauza gehiago ikastea. Izan ere, lehenengoak lanak egiteko erraztasunak areagotzen dizkigu. Bigarrenarekin, gure esperientziak eta ideiak argitaratu ditzakegu. Gainera, bloga lantzeko eta aberastasuna emateko hainbat baliabide eskaini dizkigu:
- Blogaren lizentzia izateko eta bloga bera babesteko CreativeCommons eta Copyscape gadgetak gehitu ditugu. Hauek oso erabilgarriak ikusten ditut argitaratu nahi ditudan gauzak publikoki argitartazen ez ditudanean babestuak egoteko.
- Bestetik, youtube, slideshare eta issuu izeneko baliabideak ere erabili ditugu, gure blogaren kalitatea igotzeko eta irakurleen interesa pizteko. Hauei esker internetetik hobeto eta denborarik galdu gabe ibiliko gara nahi duguna ahalik eta lasterren aurkituz.
Momentuz ikasgaia nire gustokoa izaten ari da, irakasleak gaiak ondo eta erritmo egokian irakasten ari dituelako.

2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala